Plentziako Kipuren Liburutegia

Gure ikastetxea: Plentzia LHI Plentzia herrian kokatuta badago ere, Lemoiz, Sopela, Gorliz, Plentzia eta Barrikatik etortzen zaizkigu umeak, 351 ikasle, hain zuzen ere. Bi lerro ditu: Ikasle gehiengoak D eredukoak dira eta gainontzekoak, B eredukoak . Plentzia eskolako web: http://www.plentziaeskola.net/ Gure liburutegia: Kipuren liburutegia
Gure Kipuren liburutegia, 2007an hasi zen martxan, ACEX Programa barruan. Beraz, kultura, aisia eta baliabide zentroa da.

Horregatik, hiru arlo ezberdinetan garatzen da lana;

Eskolaz kanpoko ekintzak osatzen dira.

Eskolako ordutegi barruan, bai irakasleei, bai ikasleei, liburutegiak dauzkan baliabideak eskaintzen zaizkie, liburuzainaren lana barne.

Etxetik zein ikastetxetik, Liburutegiko blogeen bidez liburutegiko eta ikasgaiei buruzko informazioa eskaintzen zaie, besteak beste.

Hauek dira liburutegiaren helburu nagusiak :

Ikasleen sormena, kuriositatea eta irakurtzeko zaletasuna piztea.

Ikasleei informazioa zabaltzea eta beraien informazioa kudeatzeko trebetasunak bultzatzea.

Eta hauek, besteak beste, eskaintzen dituen jarduerak;

Lan egiteko eta kontsultatzeko aukera, liburuen maileguak, erabiltzaileen pretakuntza…

Idazleen, ilustratzaileen, ipuin kontalarien… emanaldiak.

Erakusketak, motxila ibiltariak, kanpainak…

Liburutegiko tailerrak; aldizkariak, komikiak, antzerkiak, olerkiak, ipuinak, aho-korapiloak, igarkizunak,…
Liburutegiko arduraduna: Gloria Prado

Liburutegiko blogak: